Animalien hezurdurak aurkitu dituzte Durana kaleko etxe baten

Mirari Altube Arrese 2005eko maiatzaren 10a

Sei hezurdura aurkitu dituzte Durana kalean zaharberritze lanak egiten dabiltzan etxe baten. Animalienak dira, baina ez dakite zein animali izan daitezkeen.

Joan zen egubakoitzean aurkitu zituzten etxea berritzen dabiltzan langileek hezurdurak. Katuak direla eta ez direla albaitariarengana eraman zituzten zalantzak argitzeko. Hezurdura bat hudo izeneko ugaztunarena ei da, eta besteak katuaren antzekoak dira. Hala ere ez dago garbi; buruaren itxura ez da ohikoa eta batek behintzat oso hagin zorrotzak ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak