Aretxabaleta ezagutzen dabiltza Arizmendi ikastolako Basabeazpiko guneko neska-mutikoak. Udaletxea, kultura etxea eta zaharren egoitza bisitatu zituzten aurreko astean, eta orain herriko hainbat enpresa, Eguzkigraf inprimategia esaterako, eta Aretxagazeta ezagutu dituzte. Adi-adi entzun dituzte azalpen guztiak 5 eta 6 urteko umeek, eta hurrengorako badakite nora ekarri behar dituzten Aretxabaletako albisteak.