Realaren lagunartea sortu gura dute

Mirari Altube Arrese 2005eko apirilaren 28a

Realaren lagunartea sortu gura dute herrian, eta Realzale guztiei egiten diete dei izena eman dezaten.

Real Sociedad taldearen lagunartea sortzeko burutazioa izan dute herriko hainbat lagunek. Orain herriko Realzale guztiei zabaldu gura diete gonbitea, eta edozeinek eman dezakeela izena gaineratu dute: ume, gazte, zein nagusi. Arlutz eta Orly tabernetara jo behar dute interesatuek izena ematera, eta 10 euroko fidantza utzi behar dute.

Lagunartea sortzeko lehenengo pausuak ematen dabiltza Aretxabaletan, eta izenak jaso ostean, Realera joko dute ekimenaren berri emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak