Aretxabaletako Zainduz Zentroak bi ikastaro antolatu ditu

Maider Arregi 2005ko api. 18a, 20:04
Pilates Metodoko eta Spinning-eko ikastaroak eskainiko ditu Aretxabaletako Zainduz Zentroak.

Pilates Metodoa

Pilates Metodoa

Gorputza eta adimena konbinatzen duen modako entrenamenduan oinarritzen da Pilates Metodoa. Metodo honek izan duen arrakasta ikusita, ordutegi berri bat antolatu du Zainduz Zentroak.

Hasiera data: Maiatzak 3

Noiz: Astearte eta Ostegunetan, 19:30ean

Interesatuak dei dezatela 943 71 27 92 telefonora.

Pulsometroaren erabilera Spinning saioetan

Spinning ekintza fisikoak, ciclo indoor ere deitua, sistema kardiobaskularrean duen eragin zuzena kontutan izanik eta hau kontrolatzeko pulsometroak duen garrantzia nabarmendu nahian, Zainduzek ekintza honetarako oinarrizkoa ikusten duen elementuari buruzko erabilpenerako ikastaroa antolatu du.

Noiz: Astearte eta osteguna 17:00etan

Egunak: Apirilak 26 - 28 eta Maiatzak 3

Irakaslea: Jose Luis Alonso.

Prezioa: 25 euro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak