Oion-Uriarte bikotea Udaberri Pilota Txapelketako finalean

Mirari Altube Arrese 2005eko apirilaren 15a

Apirilaren 15ean, egubakoitza, jokatuko du Oion-Uriarte bikoteak Udaberri Pilota Txapelketako finala. 19:00etan izango da Zumaian, eta Billabonako Bearzana elkarteko pilotariak izango ditu aurrez aurre.

Txapelketa polita jokatu dute Oion eta Uriartek; joan zen astean, esaterako Antzuolako bikotea garaitu zuten, 22-13. Gaur, txapeldunak izateko aukera izango dute.

Alzola eta Lasagabasterrek, ostera, galdu egin zuten txapelketako finalerdia. Azkoitiarrak izan zituzten aurkari, eta 22-11 irabazi zieten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak