Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Kutxak elkarlanean aurrera daramaten proiektua da Luberri, eta Lanku bertso zerbitzuak kudeatzen du. Helburua du saioak galtzen dabiltzan herrietan bertso saioen antolaketa berreskuratzea. Saioek aurrera begira jarraipena izatea gura dute gainera.
Egitasmo horretan sartu da Aretxabaletako Udala, eta hala, bertso saioa antolatu dute. Lau bertsolari izango ditugu gure artean: Igor Elortza, Amets Arzallus, Ekaitz Goikoetxea eta Ainhoa Agirreazaldegi. Gai-jartzaile lanak Egoitz Aizpuruk egingo ditu.
Apirilaren 30ean izango da saioa, 22:30ean, kirol etxean.