Hasi du Loramendi EEk udaberrirako antolatutako egitaraua. Hemendik eta uztailera bitartean hitzaldia dela, antzerkia dela, astero izango dugu ikusteko zer edo zer. Hona egitaraua:
- Txiapasen gaineko emanaldia Gorka Quebedoren eskutik; apirilaren 7an, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
- Bihotz Bakartien Klubaren eskutik Arrakalak antzezlana; apirilaren 15ean, 21:30ean, udaletxe zaharrean.
- Eskualdeko kondairak kontatuko ditu Imanol Biain oñatiarrak; apirilaren 21ean, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
- Hartzaren gaineko berbaldia Migel Mari Elosegiren eskutik; maiatzaren 5ean, 19:00etan.
- Griot bidaia liburua aurkeztuko du Jon Arretxek; maiatzaren 12an, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
- Euskararen Astea egingo dute maiatzaren 16tik 20ra bitartean, eta maiatzaren 21ean, zapatua, Euskararen Eguna ospatuko dute.
- Eguzkiak dakartzan arriskuak izango dituzte berbagai Mari Karmen eta Xeli Etxeandia ahizpek; maiatzaren 26an, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
- Euskal sukaldaritzaren antropologia liburua aurkeztuko du Edorta Agirre sukaldariak; ekainaren 2an, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
- Ludotekako ikasturte bukaerako jaia; ekainaren 15ean, 17:00etan.
Ikastaroak
Horrez gain hainbat eskulan eta bainika ikastaroak egiten dabiltza, eta datozen asteotan beste hiru egingo dituzte:
- Autoaren mekanika ikastaroa: Apirilaren 18an, 19an eta 20an emango dituzte eskolak Aretxabaletako institutuan, 18:00etatik 20etara. Oinarrizko ikastaroa izango da. Izena emateko Loramendi EEra deitu, 943 77 09 70.
- Ardo dastatze ikastaroa ekainean.
- Lorezaintza ikastaroa.