Abenduan egin zuten Udalak finkatutako salneurrian salduko diren etxebizitzen zozketa. 185 etxebizitza ziren, horietatik 7 elbarrituendako, baina bakarra aurkeztu zen, eta 6 hutsik geratu ziren. Zerrenda berriro ireki dute elbarrituendako martxoaren 23a bitartean.
Deba ibaiaren beste aldean egingo dituzten 6 etxebizitza hutsik geratu ziren abenduan egindako zozketan. Elbarrituendako gordetakoak ziren, eta Udalak berriro eman die izena emateko aukera. Izena emateko baldintzak lehengoak dira, eta agiri guztiak udaletxera eraman behar dituzte martxoaren 23a bitartean. Hona baldintzak:
- Aretxabaletan erroldatuta egotea.
- Diru sarrerak: 9.000-48.080 euro bitartean izatea (errentaren aitorpena aurkeztu behar da).
- Etxebizitzarik ez izatea.
Elbarrituendako gordetako etxebizitza guztiak ez badira betetzen zerrendan etxe barik geratu zirenen artean banatuko dituzte.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak