Ume zein nagusi guztiak Korrikaren atzetik

Mirari Altube Arrese 2005eko martxoaren 17a

Atzo, martxoak 16, pasatu zen Korrika guretik. Untzillan hartu zuten aretxabaletarrek lekukoa, eta 200 lagun inguru hurreratu ziren bertara giro ezin hobea sortuz.

Txalaparta eta adar hotsek egin zioten ongietorria Untzilla gainean Korrikari. 200 lagun inguru elkartu ziren Aramaiotik zetorren lekukoa hartzeko, eta Kurtzebarri eskolakoek hartu zuten lehenengo. Herrian sartu zirenean, bizkortu egin zuten martxa, eta hainbat geratu ziren jarraitu ezinda. Hala ere, batzuk nekatu ez eta Landaraino joan ziren lekukoa Arabako lurretan uztera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak