Umeak ere euskararen alde

Mirari Altube Arrese 2005eko martxoaren 16a

Korrika Txikia egin dute Kurtzebarri eskolako, eta Basabeazpi eta Almen guneetako ume eta gaztetxoek. Eguraldia lagun gogotsu etorri dira guztiak, eta bizkor egin dute musika eskolan hasi eta Herriko Plazarainoko ibilbidea.

Txikienek musika eskolan hasi eta eliza pareraino egin dute. Gainerakoek herrian eman dute buelta Herriko Plazara etorri aurretik. Nekatuta baina gustura bukatu dute ibilbidea.

Korrika 22:45 inguruan

Gauean sartuko da gurean Korrika. Atzerapenik gabe dabil antza, hortaz, 22:45 inguruan sartuko da Aretxabaletako lurretan Untzillatik bueltan. Hona lekukoa eramango dutenen zerrenda:

  • Untzilla: Kurtzebarri eskola
  • San Antonio ermita: Loramendi Dantza Taldea
  • Otxoa baserria: Murualde gastronomi elkartea
  • Aretxabaleta kartela: Gazte Ekimena
  • Basterralde baserria: Udal Euskaltegia
  • Egileor baserria: Emakume taldea
  • Lausitta kaleko zubia: Ezker abertzalea
  • Jauregi okindegia: Murrukixo ME
  • Murrukixoren lokala: Aralar alderdia
  • Murualde elkartea: Loramendi Euskara Elkartea
  • Botika: UDA
  • Autobus geltokia: Udala
  • Errotabarri: Arizmendi

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak