Alebin mailako futbol taldea eskualdeko ligako txapelduna da

Mirari Altube Arrese 2005ko mar. 10a, 15:40
Eskualdeko ligako txapelduna da Aretxabaleta Kirol Elkarteko alebin mailako futbol taldea. Martxoaren 20an, Gipuzkoako Txapelketa jokatzen hasiko dira, eta beste eskualde batzuetako txapeldunak izango dituzte aurrez aurre: Lengokoak, Antiguoko eta Tolosa.

Santi Moralesek eta Aitor Irurek entrenatzen duten taldea eskualdeko txapelduna da, liga oraindik bukatu ez badute ere. Izan ere bost punturen aldea atera diote sailkapeneko bigarren taldeari, Urkori. Denboraldi bikaina egin dute; jokatutako sei partiduak irabazi dituzte eta 26 gol egin. Eurei, ostera, lau besterik ez dizkiete sartu, eta Eibar, Elgoibar eta Lagun-Onak talde entzutetsuei irabazi diete.

Domekan hain zuzen, jokatuko dute denboraldiko azken partidua Eibar taldearen aurka. 11:15ean izango da, Ibarra futbol zelaian; aukera paregabea izango dute herritarrek UDAko jokalari gaztetxoei txalo egiteko.

Hurrengo domekan, martxoak 20, Gipuzkoako Txapelketa jokatzen hasiko dira, eta beste eskualde batzuetako txapeldunak izango dituzte aurrean: Lengokoak, Antiguoko eta Tolosa. Bi buelta izango dituen liga erara jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak