Oporrak bakean programaren bitartez eta Nubi elkartearen laguntzarekin hartu du erabakia Udalak. Udako oporraldia pasatuko dute gurean sahararrek. Orain, baina, ume horiek etxeetan hartuko dituzten familiak behar ditu, eta herritarrei deialdia egiten die anima daitezen. Izena emateko epea martxoan bukatuko da, eta argibide gehiago gura izanez gero Udaleko Ongizate Sailera (943 71 18 62) edo Nubi elkartera (685 72 48 16) egin behar da dei.