Gipuzkoako Trialsin Txapelketako hirugarren proba egingo dute domekan

Mirari Altube Arrese 2005ko mar. 4a, 12:38
Gipuzkoako Trialsin Txapelketako hirugarren proba egingo dute domekan, martxoak 6, kanposantu inguruan. Elurrak eragozten ez badu neska-mutiko asko elkartuko dira, munduko txapeldun izandako batzuk tartean. Horiez gain gura duen guztiak hartu ahal izango du parte.

UDA elkarteko txirrindularitza sailak antolatuta eta elurrak eragozten ez badu trialsin proba egingo dute domeka goizean herrian.

Aretxabaletarrak eta kanpotarrak

Hirugarren aldiz antolatuko dute Aretxabaletan Gipuzkoako Txapelketako proba bat. Kanposantu inguruan eta Santa Kurtz kalean jarriko dituzte ibilbideak, eta 10:30ean hasiko da proba. Izena aurrez eman behar da, eta parte hartu gura duenari antolatzaileek bizikletak eta kaskoak utziko dizkiete.

Hainbat aretxabaletar dabiltza Gipuzkoako Txapelketa jokatzen, eta domekan ere proba polita egiten saiatuko dira. Benjaminak dira txikienak, eta Unai Zunzunegi, Iker Mendikute eta Itziar Murua dabiltza. Alebinetan Aitor Murua dabil, eta infantiletan Markel Uriarte. Ez junior mailan, ez superclass mailan ez dabil aretxabaletarrik. Neskei dagokionez Nagore Uriarte eta Oihana Aldai daude.

Aretxabaletarrez gain, kanpotik ere hainbat neska-mutiko etorriko dira, tartean munduko txapeldun izandakoak: superclass mailan Iker Lezeta, Benito Ros eta Diego Barrio; infantil mailan Jon Areitio eta Abel Mustieles, eta nesken mailan munduko onenak, Kataluniako Avant ahizpak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak