Aspaldi egon behar zen botata, baina ezusteko batzuk tartean atzeratu egin da. Aretxabaletako sarreran dagoen baserriaren lekuan etxebizitza sozialak egingo ditu Eusko Jaurlaritzak, 20 guztira. Etxebizitzon zozketa ekainean egin zuen Javier Madrazo sailburuak, eta dagoneko 18 izendatuta daude. Errentan emango dituzte aipatutako etxebizitzak, eta 50 metro koadrotik 70era bitartean izango dute.