Tsunamiak kaltetutakoei laguntza bidaltzea erabaki zuen Udalak orain dela hilabete eta erdi. Nazioarteko herriei eta proiektuei laguntzeko duen diru partidatik %15 eman zuen Udalak berak, hau da, 7.889,69 euro; eta herritarrak ahal zutena ematera animatu zituen. Urtarrileko azken astean jarri zuen kutxa udaletxeko harreran, eta otsail osoan egon da bertan. Herritar ugari hurreratu da dirua ematera, eta guztira 1.418,69 euro batu dituzte, tartean 50 dolarreko billetea. Horrela, bada, 9.300 euro bidaliko dituzte Asia aldera Caritasko Nazioarteko Lankidetzaren bitartez. Bide batez, Udalak eskerrak eman gura dizkie dirua ematera hurreratu diren guztiei.