Hasi dute Antzerki Astea Kurtzebarri eskolan

Mirari Altube Arrese 2005ko ots. 28a, 17:43
Otsailak 28, astelehena, hasi dute Antzerki Astea Kurtzebarri eskolan. Lehen emanaldia ikaskideendako izan da, eta hurrengoa, 18:00etan, gurasoendako izango da. Bihar eta etzi ere hainbat antzerki lan eskainiko dizkiete.

Lehen Hezkuntzako ikasleek, hau da, 6 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteek hartzen dute parte Antzerki Astean. Plastika eta hizkuntza tailerrak lantzen dituzte ikasturtean zehar, eta bukaeran landutakoa ikaskideei eta gurasoei erakusten diete. Antzerkiaz gain, txotxongilo emanaldiak eta euskal abesti eta dantzen erakustaldiak egingo dizkiete Kurtzebarri eskolako areto nagusira hurreratzen direnei.

Otsailak 28, astelehena

  • Bertso saioa
  • Edurne Zuri txotxongiloa
  • Gazi-gozoak gezamin antzezlana
  • Baztango zortzikoa dantza

Martxoak 1, martitzena

  • Ketebi herria txotxongiloa
  • Musika desagertzearen misterioa antzezlana
  • Euskal abestiak
  • Power Point programaren bitartez sortutako animazioak

Martxoak 2, eguaztena

  • Lau anai-arreba ausartak antzezlana
  • Sorginen irrintzia
  • Euskal dantzak

Ikaskideendako egingo dituzten saioak 15:00etan izango dira, eta gurasoendakoak 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak