Euskal Ligako Ohorezko mailan jokatzen du Arlutz Xake Taldeak. Fran eta Andoni Miguel anaiek, Aitor Alcaidek eta Esteban Romerok osatzen dute taldea. Iaz larri ibili ziren, eta azken unera arte ezin izan zuten jakin mailari eutsiko ote zioten. Aurten, baina, askoz hobeto dabiltza, eta partida bakarra galdu dute Gasteizko Ruta de Europaren aurka. Horrela bada, bosgarrenak dira sailkapenean 15 punturekin.
Denboraldia bukatzeko partida bi geratzen zaizkie. Zapatuan, martxoak 5, Errenteriako Fomento Beraun taldea izango dute aurrez aurre, eta martxoaren 12an, Gros taldea, liderra hain zuzen.