Lehen ez bezala, astelehena ezkero 20:00ak arte dago zabalik osasun etxea. Ohiko kontsultak goizez izango dituzte medikuek, lehen bezala, eta 15:00etatik aurrera 20:00ak bitartean hiru laguneko taldetxo bat geratuko da larrialdi kasuak hartzeko: medikua, erizaina eta administrazioko langilea egongo dira.
Pediatrak, ostera, lehen bezala 15:00ak arte bakarrik egingo du lan, eta larrialdi kasuetan Arrasateko ospitalera joan beharko dira herritarrak.