Bihartik aurrera ikusgai izango dute aretxabaletarrek tranbiaren proiektua udaletxeko ganbaran. Sei panel jarriko dituzte, Aretxabaletako planoekin eta tranbien argazkiekin osatuta.
Alegazioak aurkezteko epea, bestalde, otsailaren 15ean bukatu zen. Udalek eta herritarrek, baina, epea luzatzeko eskatu zioten Eusko Jaurlaritzari, eta hilabetez luzatzea erabaki zuen. Hala, martxoaren 20a arte izango dute herritarrek alegazioak aurkezteko aukera.