Atzo, otsailak 16, elurraren ondorioz urtarrilean bertan behera utzitako partidua jokatu zuen preferenteko taldeak Real Unionen aurka. 1-5 galdu zuen, eta partidu ostean entrenatzailea aldatzea erabaki zuen UDAko zuzendaritzak. Jokin Antxia presidenteak hainbat arrazoi eman ditu; besteak beste, aldagelan giroa zakartzen hasita zegoela esan du.
Preferenteko taldea 14. postuan dago, jaitsiera postuetatik 2 puntura, eta etxean jokatutako azken bi partiduak galdu egin ditu. Domekan derbia jokatuko du Aloña Mendiren aurka, eta Felix Recio entrenatzailea izango dute aretxabaletarrek aginduak ematen.