Durana eta Mitarte kaleetatik pasako da tranbia. Hori dela eta, kale horietan bizi diren aretxabaletar batzuk ez dute ibilbide hori aproposa denik ikusten. Tranbia Errekabarrenetik pasatzea egokiagoa dela uste dute. Hori dela eta, Jaurlaritzari ibilbide aldaketa egitea eskatu nahi diote. Durana eta Mitarte kaleetako bizilagunei gutunak banatu dizkiete, ibilbide aldaketa eskatuz Jaurlaritzara gutunak bidaltzeko eskatuz. Diotenez, tranbiak herriko alde zaharrean kalteak eragingo ditu, besteak beste.