Gaur gauean esango diegu agur Aratusteei Txinoa erreta. Hala ere, ekintza ugari ditugu oraindik mozorroa jantzi eta ondo pasatzeko. Goizean Pausoka Haur Eskolako eta Arizmendi ikastolako Basabeazpi eta Almen guneetako neska-mutikoek egingo dute kalejira. Arratsaldean Kurtzebarri eskolakoek. Arratsaldeko kalejira bukatu ostean hainbat ekintza egongo dira:
- 15:30ean, Incansables txaranga etorriko da Herriko plazara.
- 17:30ean, buruhandiak aterako dira.
- 18:00etan, Euskal Diskofesta Herriko plazan.
- 22:30ean, Txinoaren hileta Santa Ageda mutilen eskutik. Hileta komitiba Mitarte kaletik plazaraino lutoz jantzita eta kandelak eskuan hartuta joango da.