Gaur, Santa Ageda bezpera, kantu doinuak ditugu kale eta baserrietan. Kalean Kurtzebarri eskolako neska-mutikoak ibili dira, eta baserrietan Santa Ageda mutilak. Bihar, Santa Ageda eguna, kalean ibiltzea tokatuko zaie kintoei, eta 19:00etan dantzan egingo dute Herriko plazan.
Aurten, 1986an jaiotako mutilak dabiltza Santa Ageda mutil, 30en bat inguru.