Badatoz Aratusteak

Mirari Altube Arrese 2005ko ots. 2a, 16:00

Otsaileko lehenengo aste bukaeran dator Aratuste-domeka; eta bai koadrilak, bai ikastetxeetako umeak mozorroak gertatzen dabiltza egunotan. Zalantza barik herritarrek girotuko dute eguna, eta koadrilek egingo duten kalejira ikustekoa izango da.

Aratuste-domeka jai egun handia da gurean, eta Udalak hainbat ekitaldi antolatu arren herritarrak dira giroa sortuko dutenak.

Hona Aratuste-domekako egitaraua:

  • 10:00etan, txistulariekin diana.
  • 12:00etan, koadrilen kalejira txarangarekin. Errekabarren kaletik Durana kaleraino etorriko dira.
  • 12:30ean, Santa Ageda mutilek neskekin batera txino dantza dantzatuko dute.
  • 18:00ean, kalejira Herriko plazatik aterata.
  • 19:30ean, mozorro lehiaketaren sari banaketa.

Sariak:

16 urtetik gorakoendako:

  • 1. saria: 250 euro
  • 2. saria: 200 euro
  • 3. saria: 100 euro
  • 4. saria: 80 euro
  • 5. saria: 60 euro

16 urtetik beherakoendako:

  • 1. saria: 150 euro
  • 2. saria: 100 euro
  • 3. saria: 80 euro
  • 4. saria: 60 euro
  • 5. saria: 50 euro

Accessita: 100 euro

Martitzenean, umeak

Ikastetxeetako ume eta gaztetxoak izango dira protagonista. Goizean, Pausoka Haur Eskolako umeak aterako dituzte Herriko Plazara Txino Dantza egitera, eta arratsaldean, gainerako ikastetxeetako umeak elkartuko dira.

  • 15:30ean, txaranga Herriko plazan.
  • 17:30ean, buruhandiak txarangarekin.
  • 18:00etan, Euskal Disko Festa Herriko plazan.
  • 22:30ean, Txinoaren Hileta. Aurten Santa Ageda mutilak izango dira gainerako herritarrekin batera txinoari lagun egingo diotenak Mitarte kaletik plazaraino. Herritarrak lutoa jantzita eta kandelak eskuan dituztela joan daitezela eskatu du Kultura Sailak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak