"Han goitik Aretxagazetako Mariak argazkiak ateratzen dihardu", esaldi horrekin bukatzen da Diego Martiartuk atzo Garan kaleratutako ipuin erotikoa. Bero-beroa izateaz gain, barre eragiteko ipuin aproposa da. Aritu gara webgunean ipuina jartzekotan, baina Gara egunkariaren edizio digitalean ez da agertzen. Pena! Hala ere, liburutegiko hemerotekan izango da eskura. Nire partetik, Diegori esan, karreteak errebelatzera bidali ditudala.