Gatz barik geratu ziren Udaleko langileak atzo, eta espaloietan zegoen izoztutako elurra ezin kendu ibili dira goizean. Orduek aurrera egin ahala ailegatu da gatza herrira, eta hainbat atartetan zakuak utzi dituzte garbiketa lanak egiteko.
Auzoetatik jaitsi diren autoek kontu handiarekin ibili behar izan dute. Urkuluk, bestalde, patinatzeko pista dirudiela esan dute bertatik jaitsi direnek.