Heldu zaigu elurra, eta horrek buruhauste bat baino gehiago sortu digu. Udalak dagoeneko jarri du abian larrialdi egoerako plana, eta elurra kentzeko pala gertu dauka behar denean erabiltzeko. Izotzari aurre egiteko modurik, ostera, ez du; hortaz, kontuz ibiltzeko eskatu dute. Auzoetara doazen bideak zainduko dituzte, auzorik garaienak batez ere: Galartza, Etxezuri baserri ingurua, eta Larrino. Ikusi egin behar zer gertatzen den datozen orduetan, baina elurrak arazoak sortu behar dituela ikusiz gero udaltzainak ibiliko dira gauean.