Loramendi literatur lehiaketen sari banaketa jendetsua egin dute

Loramendi euskara elkartearen literatur lehiaketen sariak banatu dituzte. XVI.edizioa izan da aurtengoa eta 209 neska mutikok parte hartu dute. Sari banaketan Aretxabaletako alkate Arritxu Oliden eta kultura zinegotzi Xabier Sarasua izan dira.

Udaletxe zaharreko areto nagusia bete egin da Loramendi literatur lehiaketen sari banaketa ekitaldian. Aretxabaletako euskara elkarteak literatur lehiaketen hamaseigarren edizioa antolatu du aurten, eta parte hartzea inoiz baino handiagoa izan da.

Herriko 209 neska mutikok esku hartu dute lehiaketetan

Herriko eskola eta ikastoletako 209 neska mutikok aurkeztu dituzte lanak, eta haien artean 27 sari banatu ditu Loramendik. Antolatzaileen helburua da euskal literatura bultzatzea. Aurten, gainera, euskal mitologia bultzatu gura izan dute bereziki.

Larraitz Iñurrategik esan digunez, epai mahaia loramendi elkartekoek, herritarrek eta zenbait adituk osatu dute, eta honako hauek izan dira irabazleak:

Gaztetxoen mailan Ipuin lehiaketan Garazi Berrizbeitia eta poesian Endika Uribarren.

Hirugarren zikloan ipuin onena Leire Pascualena izan da eta Poesia Garikoitz Igartuarena. DBHko neska mutikoen artean, amodiozko gutunen lehiaketa Maddi Bengoetxeak irabazi du, piropo politena Jon Barrenetxearena izan da eta poesia Amets Casalena. Ipuin lehiaketa Haritz Urtzelaik eskuratu du eta grabaketa saila Lide Pagaldaik bere aitonari eginiko elkarrizketarengatik.

Komikietan Markel Uriarte izan da garailea. DBHko bigarren ziklokoen lehiaketen emaitzak honako hauek izan dira. Amodiozko gutunen lehenengo saria Marina Perezek irabazi du, komikieitan Jon Sanchezek eta Xabi Arenazak eta grabaketan Maialen Vazquezek.

Harritxu Oliden Aretxabaletako alkateak eta kultura zinegotzi Xabier Sarasuak banatu dituzte sariak udaletxe zaharrean egindako ekitaldian. Aurtengoa XVI.edizioa izan da, eta datorren urtera begira zenbait berrikuntza izango direla aurreratu digu Larraitz Iñurrategik, "internet bidezko lehiaketa bat antolatu nahi dugu. Orain, baina, aurtengo edizioaren balorazioa egin beharra dugu".

Sariak jasota, eta ekitaldiari amaiera emateko irabazle eta finalista guztiek argazkia atera dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.