Datorren otsailaren 20an Europako Konstituzioaren gaineko galdeketa egingo dute. Egun horretan botoa eman dezaketenen datuak ikusgai egongo dira udaletxean, gaur hasi eta hurrengo egubakoitza, urtarrilak 28, bitartean. Oraingoan, ostera, norberak ikusteko zerrendarik ez da egongo, idazkariarengana joan beharko du interesatuak eta hark ordenagailuko zerrendan begiratuko du. Herritar guztiek dute begiratzera joateko eskubidea, baina batez ere azken hilabeteotan erroldatu direnek jakin gura izango dute non eman behar duten botoa; Iralabarri kaleko bizilagunek, esaterako.