Herriko ume eta gaztetxoak sukaldari txanoa buruan jantzi eta danborra aldean hartuta ibiliko dira gaur. Pausoka haur eskolan 11:00ak inguruan egingo dute danborrada, Kurtzebarri eskolan 15:45etan, Iturrigorri frontoian eta Arizmendi ikastolako Basabeazpi gunean 16:30ean, ikastolan bertan. Hortaz, Sarriegiren doinuak entzun gura dituenak badaki nora jo behar duen.