Loramendiren kultur ekitaldiak urteko aurreneko hiru hilabeteetarako

Julen Iriondo 2005ko urt. 19a, 19:08
Aretxabaletako Loramendi euskara elkarteak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu 2005 urteko aurreneko hiru hilabeteetarako: hitanoari buruzko ikastaroa eta mitologiaren gaineko hitzaldi sorta, esaterako.

Hauek dira Loramendi euskara elkarteak urtarril, otsail eta martxorako antolatutakoak:

  • Eskulan ikastaroa: hiru hilabeteetan, asteartetan.
  • Bainika ikastaroa: hiru hilabeteetan, asteazkenetan.
  • Literatur lehiaketako sari banaketa: urtarrilaren 21ean, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
  • Hitano ikastaroa: urtarrilaren 25tik otsailaren 15era, asteartetan (izenematea zabalik).
  • Eskualdeko kondairen kontakizuna, Imanol Biainekin: urtarrilaren 27an, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
  • Tabernen arteko dekorazio lehiaketa: otsailaren 6an.
  • Tenporei buruzko solasaldia, Pello Zabala, Andoni Aizpuru eta Bixente Pagoagarekin: otsailaren 17an, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
  • Gomaespuma ikastaroa: otsailaren 19an.
  • Euskal film laburren emanaldia: otsailaren 24an, 21:30ean, udaletxe zaharrean.
  • Emakumeak euskal mitologian hitzaldia, Anuntxi Aranarekin: martxoaren 3an, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
  • Seme-alaben eta gurasoen arteko harremanei buruzko hitzaldia: martxoaren 10ean, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
  • Demoen eta Zuzen taldeko kideen hitzaldia: martxoaren 17an, 19:00etan, udaletxe zaharrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak