Kanuto Deunaren eguna ospatuko dute zapatuan

Mirari Altube Arrese 2005ko urt. 19a, 16:06
Bosgarren aldiz ospatuko dute Kanuto Deunaren eguna zapatuan, hilak 22. Marihuanaren zaindari izendatu zuten Kanuto 2000. urtean, eta, hala, urtarril inguruan ospatzen dute eguna. Gaur, ostera, arriskuen gaineko hitzaldia egingo dute, eta bihar drogen gaineko politika izango du hizpide Martin Barriusok.

Herriko hainbat gazte hasi ziren antolatzen Kanuto Deuna orain bost urte. Norberak marihuana kontsumitu eta hazteko duen eskubidea aldarrikatu gura dute jaiarekin.

Gaur eta bihar hitzaldiak

Zapatua baino lehen hitzaldi bi egingo dituzte. Gaur, 22:00etan, arriskuak zela gutxitu izango dute hizpide, eta bihar, hilak 20, drogen gaineko politikaren inguruan egingo du berba Martin Barriusok 19:00etan, Mitarte kalean dagoen lokalean.

Bazkaria eta musika

Zapatuan, urtarrilak 22, egingo dute ospakizun nagusia. Egitarauari dagokionez, iazkoaren oso antzekoa da. Egunari hasiera emateko bolo txapelketa egingo dute bolatokian, 12:00etan. Herri bazkaria egongo da gero, eta bazkalostea Juan Luis Lekunberri musikari aretxabaletarrak girotuko du. Jokoak eta dantza afrikarren erakustaldia ere egongo dira. Arratsalde partean, kalejira egingo dute Elektrotuna taldearekin eta ilunkarako hotzari aurre egiteko salda beroa eskainiko dute 20:30ean. Eguna bukatzeko Karlote y Los 3 Del Patibulo eta Akulu taldeen kontzertua egongo da Mitarte kaleko lokalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak