Behin onartuta, lanak adjudikatu eta apirilean hasi nahi dute eraikin berria egiten. Egun herriko plazan dagoen kultura etxea bota egingo da, eta berria eraikiko dute. Berriak gainera, solairu bat gehiago izango du. Kultura etxe berrian joango dira musika eskola, liburutegia, ekintzetarako areto bat, gaztelekua eta gaur egun kultura etxean dauden gainontzeko gelak, hau da, bulegoak, pintura gela, eta bilera gela besteak beste. Aurten lanak hasi, eta 2006ko amaieran lanak bukatuta egongo direla uste dute Udaleko arduradunek.