ETB dokumental sorta ari da grabatzen, eta horietako baterako aretxabaletar bat aukeratu zuten. Hitler diktadorearen papera egitea egokitu zitzaion. Argazkian, Franco eta Hitler ageri dira, azken hori Hendaiara iritsi zeneko unea jasotzeko helburuz. Hain justu, Salva Rodriguez, Arlutzeko tabernariak egin zuen Hitlerren papera. Argazkiari begiratuta, ezin esan Salva denik, izan ere orrazkerak eta biboteak zer egin dezaketen! Dokumentala ikusteko irrikitan egongo da asko eta asko.