Martitzenerako ikusgai zozketako zerrendak

Aretxagazeta 2004ko abenduaren 23a

Bruesa eraikuntza enpresako arduradunen esanetan, datorren martitzenerako, hilaren 28rako, jarriko dute ikusgai atzoko zozketak utzitako zerrenda. Udalak, bere aldetik, erregistroan begiratuko du ea etxebizitza egokitu zaion norbaitek aurrez etxerik ote zuen.

Bruesakoek adierazi moduan, ahal izanez gero, datorren astelehenean jarriko dute zerrenda ikusgai, baina ezin dute ziurtatu hala izango denik. Hori bai, egun bat beranduago, martitzenean, zerrenda jarriko dute Bruesak herrian duen bulegoan eta udaletxean. Bi edo lau hilabete barru, berriz, etxebizitzen planoak erakutsiko dira, eta martxoan edo apirilean lurrak mugitzen hasteko asmoa dute. Urbanizazio guztia, babes ofizialeko etxeak barne, 2008ko amaieran bukatzea aurreikusten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak