Zozketak utzitako zerrenda bi egun barru ikusgai izango da udaletxean eta Bruesa enpresak herrian duen bulegoan. 292 lagunek zuten gaur etxebizitza soziala eskuratzeko aukera, baina horrelako 180 etxe eraikiko dituztenez, 180 lehenek izango dute erosteko aukera. Hala ere, 292 lagunen izenak atera dira, norbait atzera botatzen bada ordezkoak egon daitezen.