Goroetako kanposantuan horma eta hilarriak jausi dira

Aretxagazeta 2004ko abenduaren 21a

Goroetako kanposantuan horma zati bat jausi da, eta ondorioz hormatik gertu zeuden hilarri batzuk ere bai. Euriteak eragin du triskantza. Auzokoek esan digutenez, lurrazpitik ura pasatzen da eta urak lurra mugitu du.

Goroetako kanposantuko arazoa ez da berria. Auzokoek adierazi digutenez, ez dakite zelatan, baina ura pasatzen da kanposantu eta eliza azpitik, eta oraingo honetan kanposantuko horma zati bat bota du. Hilerri batzuk ere erori dira, eta hilarri batzuk mugitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak