Juantxu eta Uriarte esku pilotako txapeldun

Aretxagazeta 2004ko abenduaren 20a

Zapatuan jokatu ziren Aretxabaletan, ibarreko esku pilota txapelketako finalak, eta Arrasateko Juantxuk eta Aretxabaletako Uriartek, erraz menderatu zituzten Asier Muxika eta Josemari Carrillo. 22-9 izan zen emaitza. Juantxu aurrean fin ibili zen, eta Uriarte ziur atzean.

Beste partidu batzuk ere jokatu ziren. Xabier Larrañagak eta Anartz Agirrek, Iraultza Iturbe eta Iñaki Kortaren aurka jokatu, eta bigarrenek irabazi zuten, 22-12. Bigarren mailako finalerdietan, berriz, Isasti anaiek eta Erizek eta Agerrek jokatu zuten norgehiagoka, eta Eriz eta Agerrek 22-12 irabazi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak