Gaztainak jatera irten dira Basabeazpiko umeak

Aretxagazeta 2004ko abenduaren 14a

Gabonak ate joka ditugu, negua ere bai, eta Basabeazpiko ikasle eta irakasleek oporrak hartuko dituzte laster. Opor giroan murgiltzen joateko, gaur arratsaldean gaztainak jan dituzte, negu-neguko jakia.

Bi aretxabaletar animatu dira gaztainak erretzen. Eguraldi ederra lagun, Basabeazpi aurrekaldera tanbolina atera, sua piztu, eta gaztainak erretzen hasi dira. Gaur gelatik kanpo ikasiko dute Basabeazpiko umeek. Beharbada batzuk lehenengo aldiz ikusi dute tanbolinean gaztainak erretzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak