Hala ere, Leire Cabezas eta Xabier Toledoren irrintziak onak izan ziren. Musika ere izan zen: txalapartariak, txistu, alboka eta dultzaina emanaldiak. Eta neguko jakiak ere bai: gaztainak erre zituzten, baina buzkantza eta intxaurrak ere egon ziren dastagai. Jende asko elkartu zen atzo, eguena, Iturrigorri frontoian. Era horretan, kurtzebarrikoek agur esan diote udazkenari, eta orain, neguari egin beharko diote aurre.Beraz, Aretxabaletara iritsi dela negua!