Aretxabaletako Udalak ez ezik, Eskoriatza eta Leintz Gatzagakoak ere sinatuko dute hitzarmen bera Badihardugu elkartearekin.
Gaur arratsaldean izango da sinaketa ekitaldia, Eskoriatzako udaletxeko pleno aretoan.
Informazio gehiago Badihardugu Euskara Elkartearen webgunean bertan: Badihardugu. Deba Ibarreko Euskara eta euskalkia.
Badihardugu euskara elkarteak Deba ibar osoko euskaltzaleak batzen ditu (Debabarreneko eta Debagoieneko 17 herrietakoak), eta gure herrietako hizkerak jaso eta gordetzea da elkartearen helburua.