Iralabarri kalea izango ote den argitu barik

Aretxagazeta 2004ko azaroaren 26a

Herriko artxiboarekin arduratzen den teknikariak, Mertxe Ugartek, ez du Iralabarri izena aurkitu udalaren artxibo historikoan. Batean eta bestean begiratu arren, Beroako guneari erreferentzia egiterakoan, Mitarte izena ageri dela esan digu.

Beroako etxebizitzen guneari izena jarri behar zaio, eta Iralabarri kalea izena adostu zuen osoko bilkurak, itxura denez garai batean horrela deitzen ziotelako inguru horri. Herritarren batek behintzat hala zela gogoratzen du. Edozelan ere, artxiboan izen toponimiko hori agertzen ote zen begiratzekotan geratu ziren, eta ez dute izen hori aurkitu. Udalak beste bide batzuk jarrituko ditu Iralabarri izenaren jatorria ezagutzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak