Ia 100 lagun joango dira Alberto Etxebarriaren omenezko bazkarira

Aretxagazeta 2004ko aza. 23a, 16:11
Albertoren omenaldiko ekintzak zapatu goizean hasiko dira, Kurtzebarrira egingo duten irteerarekin; 09:30ean abiatuko dira Murrukixoren lokaletik hainbat lagun. Ondoren, bazkaria egingo da Taberna-Berri jatetxean. Ia 100 lagun joango dira bazkarira.

Kurtzebarrin Albetoren errautsak botako dituzte, eta Madrileko lagun taldeak plaka bat jarriko du. Eguraldi eskasa egingo balu, Kurtzebarrira beharrean Eliza Berrira joango dira. Erabaki hori, hala ere, zapatu goizean hartuko litzateke.Argazki taldean ere esku hartu zuela eta, taldekoek Albertoren 325 argazkirekin muntaia egin dute, eta zapatu eta domekan, eskainiko dute, Durana kalean, 18:00etatik aurrera. Albertoren hainbat argazki ikusteko aukera izango da: Aratusteetakoak, koadrilakoak eta San Fermin jaietakoak, besteak beste. Zapatu arratsaldean, gainera, 18:30ean, Arrasate Musikalen kalejira izango da, talde horri ere laguntzen ziola eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak