120 lagunek ikusi zuten Singing euripean antzezlana

Aretxagazeta 2004ko azaroaren 22a

Ikusleak pozik atera ziren Singing euripean antzezlana ikusi ondoren. Emanaldi bi eskaini zituen Trilkimailu taldeak joan den egubakoitzean, eta bietan jendez lepo egon zen udaletxe zaharreko aretoa.

Beñat Zamalloak eta Gorka Uribetxebarriak idatzi dute obaren gidoia. Antzezle lanetan, Beñat Zamalloa, Kattalin Antxia eta Igone Zaloña aritu ziren. Hiru antzezleek, bost pertsonaiek euripean dituzten bizipenen berri kontatu zuten. Herrian estreinatu ondoren, Arrasaten eta Aramaion antzezteko asmoa dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak