Kirol etxetik Lausitara bitartean hainbat etxebizitza egingo dituzte, eta horietako batzuk Udalak finkatutako salneurrian salduko dira. 32 milioi pta baliko du etxebizitza bakoitzak, BEZ zerga kontuan hartu barik.
Duela hilabete batzuk izena emateko epea ireki, eta orain, onartutakoen zerrenda ikusgai jarriko dute. Alegazioak egiteko epea bukatu eta horiek aztertu ondoren, 185 etxebizitzen zozketa egingo da, urtea bukatu baino lehenago.