Alberto Etxebarriaren omenez Kurtzebarrira irteera Murrukixok antolatuta

Maria Agirre 2004ko aza. 3a, 12:34
Azaroaren 22an hasiko da Murrukixoren Mendi Astea, eta 27an, mendi taldearen fundatzaileetarikoa izan zenari, Alberto Etxebarriari omenaldia egingo diote. Kurtzebarrin errautsak zabaldu, eta zuhaitz bat landatuko dute. Bazkaria ere antolatu dute. Irailan hil zen Alberto.

Urtero moduan mendi astea antolatu du Murrukixok, eta aurten, Alberto Etxebarria izango da protagonista. Hona hemen mendi astearen egitaraua:

  • Azaroaren 22an, Ande Peruarretan ateratako diapositiben emanaldia, Mikel Sasiainen eskutik.
  • Azaroaren 23an, Lenin mendian ateratako diapositibak, Joseba Urkiaren eskutik.
  • Azaroaren 24an, piragua irteeren gaineko diapositibak.
  • Azaroaren 25ean, Iosu Velascoren diapositibak. "Titirimundin zehar bizikletaz".
  • Azaroaren 26an, Ion Belokiren ikus-entzunezkoa: "Jainkosen altzoan".
  • Azaroaren 27an, omenaldia Alberto Etxebarriari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak