Gazteendako teknikaria kontratatuko du Udalak

Maria Agirre 2004ko azaroaren 2a

Herrian, gazteen arloan hutsunea badela eta, Udalak teknikari bat hartuko du. Gazteei zuzenduko ekintzak antolatzea, eta gazteekin harremanetan jartzea izango dira gazte teknikariaren egitekoak, besteak beste. Gazteen aisialdia antolatzea izango da helburu nagusiena.

Udalak, gazteei zuzendutako saila abian jarri nahi du, nahiz eta Kultura Sailaren mende egongo den. Hori dela eta, gazte teknikaria kontratatuko du. Datorren egubakoitzean, azaroaren 5ean, bukatuko da lehiaketara aurkezteko epea. Kontratua denboraldi baterako egingo diote. Gipuzkoako Diputazioarekin elkarlanean jarriko da abian ekimen berria Aretxabaletako Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak