UDA Errenteriara joango da bihar partidua jokatzera

Maria Agirre 2004ko urriaren 29a

Preferente mailako UDAk, bihar, zapatua, 17:00etan jokatuko du partidua Touring taldearen aurka, Errenterian. Neka Galan, entrenatzailearen ustez, partidua zaila izango da, baina UDAkoek alde izango dute azkenaldiko bolada bikaina.

Joan den astean 3-1 irabazi zion UDAk Zarautz taldeari. Bihar, zapatua, ez du partidu erraza izango, baina Errenteriatik garaipena ekarriko dutela espero da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak