Kirol instalazioen inguruko bigarren hausnarketa gaur

Maria Agirre 2004ko urriaren 27a

Gaur, 18:30ean, kirol instalazioen alorrean herriak zein behar dituen zehazteko bilera egingo da. Era berean, kudeaketa ereduen gaineko hausnarketa egin, eta salneurri politikaz berba egingo da. Udalak deitu du bilera.

Edozein herritar joan daiteke bilerara. Udaletxeko ganbaran egingo da, gaur arratsaldean. Duela hilabete antzeko bilera egin zen, eta gaurkoa haren jarraipena da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak