Lantegi berria Zhuhai eskualdean dago, Hong Kong hiritik gertu. Era horretan etxe tresna elektrikoen osagaietarako hornitzaile garrantzitsu bilakatuko da. Copreci China, lantegiaren jabetza Copreci, MCCko kooperatibarena da, eta bi milioi euroko inbertsioa egin behar izan dute. 100 lagunetik gora egingo dute lan bertan.